Lehenengo aldiz bildu da Aniztasunaren Kontseilua
Migratzaileei laguntzen aritzen diren zenbait lagunekin batera, hamabost laguneko taldea osatu da
JOSU ARANBERRI
usurbil.
Viernes, 4 de febrero 2022, 00:10
Lehenengo bilera egin berri du Aniztasunaren Kontseiluak: asteazken arratsaldean, otsailaren 2an, izan zen. Urri amaieran egindako aurkezpenean adierazi zuen udalak Aniztasunaren Kontseilua sortzeko borondatea, udalaren eta Usurbilen zein Usurbildik kanpo herritarren arteko lankidetzarako gune bat izateko. Migratzaileei laguntzen aritzen diren zenbait lagunekin batera, hamabost laguneko taldea osatu eta atzo bildu ziren lehenengo aldiz.
Publicidad
Elkar ezagutzeaz gainera, guztien artean elkarbizitzan sakon-tzeko egin daitezkeenen inguruan jardun zuten. Bileraren balorazio ona egin zuen Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak, eta norabide horretan lanean jarraitzeko baldintzak badaudela berretsi zuen: «Jatorri desberdineko herritarren arteko harremana eta elkarbizitza susta-tzeko bidean, urrats garrantzi-tsua egin dugu gaur: Aniztasun Kontseilua sortu dugu. Ezinbesteko langunea udala eta herritarren arteko elkarlanerako, aniztasunaren kudeaketa demokratikorako, eta, batez ere, komunitate solidario, aktibo, kohesionatu eta inklusiboa lortzeko».
Azken urteetan, udala jatorri aniztasunean eta elkarbizitzan sakontzeko lanean ari da. Migrazioen inguruko diskurtsoak eta esperientziak jaso, eta egindako diagnostiko horretatik elkarbizitzan sakontzeko ekintza plana osatu du. Plan horretan jasotzen da, besteak beste, Aniztasun Kontseilua sortzeko borondatea. Udal barruko hainbat sailen arteko mahaia ere osatu dute, hain zuzen ere, herritar guztien arteko elkarbizitzan sakontzeko sail bakoitzak egin ditzakeen ekarpenak identifikatu eta guztien arteko koordinazioa helburu.
Diskriminazioa baztertu
Bi-biak, udal barruko zein kanpoko lantaldeak, elkarbizitzan sakontzeko behar-beharrezkotzat ditu udalak, Solaberrietak nabarmendu duenez: «Ezinbestekoak dira ezagutzan eta elkarrekiko aitortzan oinarritutako ekimenak, arrazismoa edo diskriminazioa baztertu eta aniztasuna modu positiboan baloratzeko herri-ekimenak bultzatzea, eta, horrekin batera, udalak herritar guztien aukera berdintasuna bermatzeko lan egitea, jatorriaren araberako baldintzarik gabe, migrazioak dakarren aniztasun kulturala txertatuz udal-politika guztietan».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión