Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren plan estrategikoa osatzeko ahaleginean
Kirolaren inguruan hausnarketa kolektiboa egingo du udalak datozen hilabeteetan
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Miércoles, 2 de febrero 2022, 00:03
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren plan estrategikoa osatzeko prozesua abiatu du udalak: Jarduera Fisikoa eta Kirola modu zabal eta inklusibo batean garatu ahal izateko hausnarketa kolektiboa egingo du otsaila eta apirila bitartean. 'Aktibatzen. Jarduera fisikoa eta kirola, denon eskura' lelopean, lanketa sakona egin nahi dute, eta hainbat lan lerro zabaldu: udal barruko lanketa propioaz gain, herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte, kirol talde batean parte hartu zein ez. Prozesuko edukiak udalaren webgunean kontsultatu ahal izango dira, usurbil.eus/aktibatzen orrialdean, datozen egunetan martxan jarriko dena.
Publicidad
Beñat Larrañaga kirol zinegotziak asteleheneko prentsaurrekoan gogoratu zuenez, Legealdiko Planean jada jaso zuen udal-gobernuak prozesu hori abiatzeko borondatea, baina hainbat arrazoi tarteko «ezinezkoa» izan da martxan jartzea, tartean, Covid19ak eragindako pandemia. «Jarduera Fisikoa eta Kirol sailean azken bi urte hauetako kudeaketa ez da erraza izan, beste arloetan bezala, asko izan direlako murrizketak eta debekuak. Gaur egun, oraindik ere, kiroldegiko funtzionamendua baldintzatuta dugu, eta arautegi aldaketak etengabeak dira». Hala ere, udalak lanean jarraitu du tarte horretan: «Herriko kirol elkarteekin elkarlanean aritu gara, hainbat inbertsio eta hobekun-tza egin ditugu kirol instalazioetan, eta jarduera fisikoa modu zabal batean ulertu eta lantzeko urratsak egin ditugu».
Prozesua abiatzeko, hausnarketa talde bat osatu dute soslai desberdineko hainbat herritarrekin. Guztiek dute formakuntza eta esperientzia kirolaren eta jarduera fisikoaren alorrean. Sei lagunek osatu dute hausnarketa taldea: Oidui Usabiaga, Ana Errasti, Iban Maritxalar, Josune Iparragirre, Jon Mikel Azpiazu eta Uxue Fernandez. «Udalaren gonbidapena ilusioz jaso dugu. Elkar osagarritzen dugun soslai desberdineko jendea gara jarduera fisikoari eta kirolari dagokionez, eta izan hezkuntzan, kudeaketan, kirolari moduan, auzo, herri zein Usurbildik kanpoko egitasmoetan. Hori izango da gure abiapuntua prozesu honetan ekarpenak egiteko», azaldu zuen Uxue Fernandezek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión