Aurten ere mozorrotuta dantza egiteko aukera izango da. J.A.

Inauteriak ospatzeko aukera izango da gaur eta bihar

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Viernes, 25 de febrero 2022, 00:08

Bi urteren ostean, urteroko mozorroen festak bere lekua izango du herrian gaur eta bihar. Osasun krisialdiaren ondorioz iaz ez zen mozorro festarik izan, baina aurten Orbeldi Dantza Taldeak eta Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta festa giroa izango da nagusi herriko kaleetan gaur eta bihar.

Publicidad

Dantza izango da protagonista nagusia gaur arratsaldean. Orbeldi Dantza Taldeko kideak izango dira aurtengo inauteriei hasiera emango diteenak. Izan ere, 19.00etatik aurrera herriko kaleetan zehar ibiliko dira dantzari. Aurtengoan Uztaritzeko inauteriak dantzan ekarriko dituzte gurera. Oiardo kiroldegitik irten eta kalejira egingo dute lehenbizi Kaxkoan barrena geldialdiak eginez. Saioa, berriz, herriko pilotalekuan amaituko dute.

Bihar ere inauteri ekintzarik ez da faltako. Azken urteetan gai baten inguruan antolatu ohi zen egun hau, baina aurtengoan ez da mozorrotzeko gairik izango. Beraz, gaia librea izango da mozorrotu nahi duten guztientzat. Goizean, Orbeldi Dantza Taldekoekin dantza egiteko aukera izango da herriko pilotalekuan 12.30etatik aurrera. Mozorrotuta agertu eta koreografia desberdinak lantzeko aukera izango da bertan.

Ordu berean irtengo dira kalera herriko joaldunak ere. Azken urte hauetan ohikoa den bezala, inauteri giroa lau haizetara zabalduz herriko kaleetan gora eta behera ibiliko dira beren joareekin.

Arratsaldeko ekimenei dagokionez, Burrunbazale txarangarekin kalejiran ibiltzeko aukera izango dute mozorrotuta herritarrek 18.00etatik aurrera eta azkenik, txarangarekin batera 'Gora Inauteriak' dantza saioa iragarrita dago 20.00etan Mikel Laboa plazan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad