Hilaren 25era arte luzatuko dira N634 errepideko lanak

JOSU ARANBARRI

usurbil.

Jueves, 3 de marzo 2022, 23:12

Foru Aldundiaren Troia eta Txikierdi arteko lanek martxoaren 25era arte iraungo dute. Bi tartetan egingo ditu lanak: azken egunotan martxan dutena, eta errepidea Troiako aldaparekin lotzen den bidegurutzean. Lehenengoa martxoaren 9an bukatuko dutela jakinarazi dio aldundiak udalari; bigarrena, berriz, martxoaren 10ean hasi eta hilaren 25era arte luzatuko dela. Aldundiak otsailaren 18an hasi zituen euste elementuak konpontzeko lanak, aurrez iragarri gabe, trafikoan ilara luzeak eraginez. Arazo horiek konponduta, bigarren tartearen lanen berri eman dio ofizialki, orain, Udalari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad