Malen Lanz, sariarekin. J.A.

Gidabaimena euskaraz prestatu eta lortzeagatik saritua izan da Malen Lanz

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Jueves, 24 de febrero 2022, 00:06

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikasi eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) egitasmo bateratua ipini dute martxan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo horren helburua euskararen erabilera eremu guztietan sustatzea da.

Publicidad

Pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean 400 euroko sariak zozkatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta, eta hain zuzen, otsailaren 21eko eguerdian burutu ziren zozketak Andoaingo Udaletxean. Buruntzaldeko 9 autoeskolek hartzen dute parte ekimenean, eta beraz, 9 sari zozkatu dira. Usurbildarrei dagokionez, Malen Lanz izan da zozketan saridun izan den pertsona.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad