Gaikako bilketa %87ra iritsi zen 2021ean

Inoizko mailarik onena izan da baina biztale bakoitzak ekoitzitako hondakin kopuruak gora egin du, 514 kilo arte

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Martes, 15 de marzo 2022, 23:05

Inoizko gaikako bilketa mailarik onena lortu zen, iaz, Usurbilen: %87,27ra iritsi zen. Halaxe jaso dute 2021eko hondakinen bilketaren txostenean. Aitzitik, datu negatiboa bildutako hondakinen kopuruarena izan da: 2019an eta 2020an beheranzko joera hartua zuen, baina 2021ean igo egin da berriz, 500 kg/bizt.urteko langa gainditzeraino.

Publicidad

Hiri hondakinen datuei begiratuz gero, jauzi nabarmenenak Atez Ateko sistema ezarri eta berehala eman ziren, 2009an eta 2010ean: 2008an, gaika, %30 biltzetik, 2009an %71 eta 2010ean %80 biltzera iritsi ziren. Ordutik, nahiko egonkorrak izan dira datuak: 2011n, %81; 2012tik 2014ra %83; 2015 eta 2016an %84; 2017 eta 2018an %85; 2019 eta 2020an, %86 eta, azkenik, 2021ean, %87. Hondakinen kopuruari dagokionez, berriz, 2019an hasitako beheranzko joera eten da. Guztira, 3.179 tona hondakin bildu dira 2021 osoan (2020an baino 166 tona gehiago), eta biztanle bakoitzak urtean ekoitzitako hondakin kopurua 514 kilokoa izan da (36 kilo gehiago, biztanle bakoitzeko). Iaz bezala, ordea, Covid19ak eragindako osasun krisiak datu hauetan nabarmenak izan dira.

Urtez urte, udala bilketa hobetzeko aldaketak egin ditu. Iaz poltsa berrerabilgarriak banatu zituen doan, Covid19aren bilketa berezituarekin jarraitu zuen, auzokonposta guneetako jarraipena hobetu (454 bisita egin ziren) eta industriaguneetako jarraipena ere hobetu da.

Igerileku txikia

Oiardo kiroldegiko igerileku txikia berriz ere zabalik dago. Egindako azken analisien emaitzek igerilekua ixtera behartu ostean, ostiralean jaso zituzten analisi berriaren emaitzak eta hauetan ez zen bakteriaren arrastorik agertu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad