Eskolako Agenda 2030: zelaiak, larreak eta 'landare itsutasuna' aztergai
JOSU ARANBERRI
usurbil.
Viernes, 18 de febrero 2022, 23:21
Zelaiak, larreak eta 'landare itsutasuna' dituzte aztergai, aurten, Eskolako Agenda 2030 programan. Udarregi ikastolako LHko ikasleez gain, DBHko ikasleak ere parte hartzen ari dira aurten, Artelatz Ingurumen Zerbitzuak eskaintzen duen materiala baliatuz. Ikastolako irakasleak ere formatu dituzte azken hilabeteetan, ondoren, ikasleekin aritu daitezen.
Publicidad
Iazko lan lerroari jarraituz, lehorreko ekosistemetako bizitza ari dira lantzen. Herriko belardiak ikertzen ari dira, bertako biodibertsitatea ezagutu eta belarrak baserrietan duen garrantziaz jabetzen. Hori guztia, 'landare itsutasunari' aurre egiteko: «Oro har, espezieei buruz dugun ezjakintasunaz ari gara. Zuhaitz espezie batzuk ezagutzen ditugu, baina ez dugu larre eta zelaietan bizi diren landare eta loreen izenik ezagutzen».
Obrak
Otsailaren 17tik 18rako gauean, obrak egiten hasi zen Gipuzkoako Aldundia N634 errepidean, Troia eta Txikierdi artean. Udalari aurrez jakinarazi gabe egin zuen, eta jakinarazpen ofizialaren faltan, ehunka herritar bezala, udala ere ezustean harrapatu zuen. Antza denez, hasiera batean, hamabost egun beharko dituzte lanak bukatzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión