Andatza eguna ospatuko da igandean
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Miércoles, 27 de abril 2022, 00:13
Bi urteko etenaren ostean, bueltan da Andatza Eguna, Andatza Eguneko antolatzaileen eskutik igandean. Jan-edana banatuko da, doan, maiatzaren 1ean Andatzara igotzen diren herritarren artean: batetik, haragi eta txorizo pintxoak eta salda banatuko dira, eta, bestetik, sagardoa txotxetik.
Publicidad
Bestalde, Andatzako errotarriak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute maiatzaren 8an, Javi Castro eta Yoseba Alonso ikerlariekin. Azken urteetan Andatza alderik alde miatu dute Castrok eta Alonsok errotarri eta mugarrien bila, eta horietako zenbait ezagutzeko ibilbide bat prestatu dute. Bertaratu ahal izateko izena eman beharko da aldez aurretik usurbilkultura.eus webgunean.
Errota Eguna
Maiatzaren 8an, San Estebanen elkartuko dira, 09:30ean. Autoetan Puelaberriraino joan eta oinezko ibilbidea han hasiko dute. Bi kilometro inguruko ibilbidean, Andatzan identifikatuak dituzten 25 harrobietatik hiru bisitatuko dituzte. Ikerlariek azaldu dutenez, ibilbidea, oro har, samurra izango da, pistatik eta oinez erraz ibiltzeko modukoa; harrobiak ikusteko baino ez dira aterako pistatik. Geldialdietan inguru bakoitzeko datuak eta azalpenak emango dituzte: historia, geologia, harrobizaleen izenak, garraioak... Arropa eta oinetako erosoak eramateko aholkatu dute.
Hain justu, Gipuzkoako Erroten Eguna antolatu du Ihurrita Errota Sustatzeko Elkarteak, eta horregatik izango da Andatzako ibilaldi gidatua maiatzaren 8an. Guztira, lurraldeko 33 herritan 40 ekitaldi inguru egingo dira: gehienak maiatzaren 8an, baina hilabete osoan sakabanatuta egingo dituzte tokian tokiko zenbait ekitaldi. Apirilaren 30ean, gainera, Gipuzkoako Errotagintza Topaketa egingo dute, Larraulen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión