Aldundiak obrak egingo ditu N-634 errepidean Usurbilen, hiru hilabetez
Troia eta Txikierdi artean obra berri bat hasiko du bihar Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta lanak hiru hilabetez luzatuko direla aurreikusi dute, hilaren 21etik abenduaren 22ra bitartean.
Publicidad
Trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak: 77 metro luze eta 4 metroko altuera du indartuko duten hormak. Lanak egin ahal izateko, errei bat itxi eta trafikoa beste erreitik bideratuko du, semaforoen bidez; trafiko handiko tarteetan langileak jarriko dituzte zeregin horretan, beharrezkoa balitz, aldundiaren esanetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión