Borrar
Joan den asteburuko Euskal Jairekin hasi zen festa giroa.

Aizarnazabal

Umeen egunak eta txupinazoak emango diete hasiera Samiel Jaiei Aizarnazabalen

Sara Utrera

Aizarnazabal

Osteguna, 25 iraila 2025, 20:55

Comenta

Joan den asteburuko Euskal Jaiaren ostean, gaurtik astelehenera bitartean izango dira samielak Aizarnazabalen. Haurren eguna ospatuko da ostiralean ondorengo egitarauarekin: 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik 17:00etara jolas parkea eta apar festa izango dira; ondoren, txokolatada eta 19:30ean, txupinazoa. Gauean, herri afaria egingo da Ollokiegik girotuta.

00:30etik 03:30era Fun&Go taldearekin berbena izango da. Bihar, larunbata, goizeko 11:30ean XVI. Artzain txakur txapelketa izango da ondorengo parte-hartzaileekin: Xabier Gastañaga, Sandi txakurrarekin; Javier Gastañaga, Cool txakurrarekin; Pello Segurola, Kai-rekin; Igor Elordi, Tobi-rekin; Juan Ramon Askargorta, Bat-ekin; eta Manuel Gorriti, Izar-ekin. Eguerdiko 12:30ean, XV. Joxe Larrarte pilota memoriala jokatuko da, eta neska eta mutil arteko lehia izango da. Arratsaldean, 16:30ean, herrialde ezberdinetako postre lehiaketa egingo da; 17:00etan XIX. mus eta eskoba txapelketa 18:00etan eta 'Eutsi Ramon' kale antzerkia. Ondoren, Kitaldepare txaranga arituko da eta 23:00etan Kakak, Merina Gris eta DJ Hidalgoren emanaldiekin gozatzeko aukera izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Umeen egunak eta txupinazoak emango diete hasiera Samiel Jaiei Aizarnazabalen

Umeen egunak eta txupinazoak emango diete hasiera Samiel Jaiei Aizarnazabalen