Usurbilgo Udalak 410.000 euro bideratu ditu osasun krisiari erantzutera
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Martes, 19 de mayo 2020, 00:11
Osasun krisia tarteko, udalak 410.000 euro bideratu ditu, orain arte, horren ondorioei aurre egitera, Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak azaldu duenez. Covid19 dela eta ezarritako konfinamendua hasi zela bi hilabete bete dira: ordutik hartutako neurriak errepasatu eta datozen egunetan martxan jarriko dituzten neurrien berri eman zuen Solaberrietak, EH Bilduko Beñat Larrañagarekin, EAJko Josune Urkolarekin eta PSE-EEko Patxi Suarezekin batera emandako prentsaurrekoan. «Ziurgabetasuna nagusi den garaiotan, adostasuna eta ziurtasuna eskaini nahi dizkiegu usurbildarrei», nabarmendu zuen Solaberrietak.
Publicidad
Azken bi hilabeteetan hartutako neurri zehatzak gogoratu zituen, besteak beste, oinarrizko elikadura bermatzeko dirulagun-tzak, ahalik eta zerbitzu publiko gehien mantentzeko ahalegina edo bertan behera utzi behar izandako zerbitzuetako langileak babestekoa.
Udalean ere eragina izango du osasun krisiak, aurreikuspenen arabera, %20 inguru gutxituko baitira diru-sarrerak. Gauzak horrela, lehentasunak finkatu eta horren araberako neurriak hartuko ditu udalak aurrerantzean ere. Hiru dira lehentasunak: tokiko ekonomia laguntzea (bereziki, tokiko merkataritza, ostalari-tza eta zerbitzuen sektorea), euskal kultura laguntzea (bereziki, tokiko sortzaileak) eta gizarte babesa indartzea.
Arkaitzerreka
Ezohiko amonio kontzentrazioa topatu du udalak Zubietako erraustegitik behera doan Arkaitzerrekan. Ur zein hildako arrainen laginak hartu eta laborategira bidali zituen, eta emaitzak iritsi dira: inguruko erreketan, 1mg/l amonio izan ohi da kontzentrazio ohikoa, eta, maitzak 10, igandean, 62 mg/l amonio neurtu ziren.
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresari zigor espedientea irekiko diotela adierazi du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión