Orio
Zarauzko Ikurriña garesti egoten da, baina saiatuko diraGizonezkoen traineruak bere aukerak izango dituela dirudi eta emakumeak ere bandera lortzeko borrokan egotea espero da
Orainartean aurtengo denboraldian bederatzi bandera eta ikurriña irabaziak izanagatik, Orio Orialkik gehiago nahi du eta asteburu honetan Zarauzka lortzen saiatuko dira; hori da helburua, gaur eta biharko estropadetan denboraldian zehar erakusten ari diren arraunketa mantendu eta Zarauzko Ikurriña eskuratu; normalean 'garesti' egoten den ikurriña da; gizonezkoek 2017tik ez dute lortu, baina, aurtengoan borrokan egoteko moduan direla dirudi; orainarteko erregulartasuna erakusten badute, irabazteko moduan dira. Palmaresean, gizonezkoek 11 aldiz irabazi dute eta ea 12. ikurriña lortzen duten.
Publicidad
Orio Orialkiko emakumeek, bestalde, lau aldiz dute lortua Zarauzko Ikurriña, azkena 2022 urtean. Arraun Lagunak eta Tolosaldea arerio gogorrak dituzte, baina ahaleginak egingo dituzte.
Zaleen presentzia handia espero da etxe ondoan herriko bi traineruak animatzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión