Orio
Zaraguetaren kanpoko eremua itxita egongo da bi astezUdalak hainbat egokitzapen egingo ditu eta segurtasunagatik eskolaren kanpoko eremua itxita egongo da
Udala hainbat egokitzapen egiten ari da udan Zaragueta Herri Eskolan, eskola komunitatearen oporrak aprobetxatuz. Lanak egin bitartean, eskolako eremua zabalik mantendu du orain arte, herritarrek kanpoko azpiegiturak erabiltzeko aukera izan zezaten, hain zuzen. Baina atzotik irailaren 1era arte, eskolaren kanpoko eremua itxita egongo da segurtasuna bermatzeko.