Borrar
Joan den urteko lasterketa. A.E.
Orio

Zabalik da San Silvestre lasterketan izena emateko epea

Igandea, 18 abendua 2022, 00:05

Comenta

Orioko Atletismo Taldeak urte amaierako San Silvestre lasterketa antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Izen-ematea zabalik da jada, eta herrikrosa.eus atariaren bidez egin behar da, 8 euroren truke. HH5etik aurrerako haurrek doan parte hartzeko aukera izango dute, eta egunean bertan eman beharko dute izena, lasterketa abiatu baino lehentxeago.

Abenduaren 31an, goizeko 11:00etan, izango da lehen hitzordua, eta adinaren araberako taldeetan banatuta hartuko dute parte HH5etik DBH2ra arteko gaztetxoek. Ondoren, 12:00etan hasita, helduen proba abiatuko da, eta 5.000 metro inguruko ibilbidea egingo dute, guztira: 1.700 metroko buelta txikia gehi 3.300 metroko buelta handia. Iaz bezala, hondartzako zatia laburragoa izango da aurten ere.

Sariei dagokienez, lehen hiru emakumeentzako eta gizonezkoentzako garaikurrak izango dira, eta parte-hartzaileen artean sariak zozketatuko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik da San Silvestre lasterketan izena emateko epea

Orio: Zabalik da San Silvestre lasterketan izena emateko epea