Orio

Zabalik da informatikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia

DV

Viernes, 8 de agosto 2025, 20:48

Udalak informatikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du. Lanaldi osoko behin behineko kontratua izango da, goizez. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek abuztuaren 13ra arte izango dute aukera izena emateko. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad