Orio
Zabalik dago Orioko Atletismo Taldeko 2025-26 denboraldiko izen emateaIzen-ematearen arabera osatuko dira taldeak, talde bakoitza entrenamenduetan bere erritmora joateko
Orioko atletismo taldeak datorren denboraldiari begira, izen-emate epea zabalik du. Urteak daramatzate Kamel Ziani eta Aitor Rubiok atletismoa praktikatzearen alde lanean, eta gero eta talde gehiago dituzte, gainera adin guztietakoak. 2025-2026 denboraldiari begira, federatuei zein ez federatuei, aukera zabaltzen zaie. LH1 mailatik gorako guztiek daukate parte hartzeko aukera.
Izen-ematearen arabera, talde desberdinak sortuko dira federatu eta ez federatuen artean, baita mailei dagokienez ere, eta talde bakoitzak entrenamenduetan bere erritmoak izango ditu. Hau dela eta, taldearen arabera, entrenamendu egunak, ordutegia, ordaindu beharrekoa eta ordaintzeko epea ere ezberdinak izango dira.
Kategoria bakoitzaren informazioa zehaztuz, federatuei dagokionez, 16, 18 eta 20 urtez azpikoak, iraila hasieratik ekaina amaierara, astelehenetan 16:45etik 18:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 18:15era entrenatuko dute. Kuota 250 eurokoa izango da eta ordaintzeko azken eguna urriaren 30a.
Ez federatuei dagokionez, DBH 1, DBH 2 eta DBH 3 mailakoak, irailaren 29tik maiatzaren 25era, astelehenero 16:45etik 17:45era entrenatuko dute. Hauen kuota 170 eurokoa izango da eta ordaintzeko azken eguna irailaren 25a.
Bestalde, LH 4, LH 5 eta LH 6 mailakoak, irailaren 30ean hasi eta maiatzaren 28ra luzatuko dute entrenamendu denboraldia, asteartetan 17:30etik 18:30era eta ostegunetan 17:55etik 18:50era. Kuota berriz 190 eurokoa izango da eta ordaintzeko azken eguna irailaren 25a.
Azkenik, LH 1, LH 2, LH 3 mailakoak, irailaren 30etik maiatzaren 28ra luzatuko dituzte entrenamenduak , hauek asteartetan 17:30etik 18:30era eta ostegunetan 17:15etik 18:05era. Ordaindu beharrekoa 190 euro izango dira eta ordaintzeko azken eguna irailaren 25a.
Izena emateko galdetegi bat bete behar da eta ordainketa banku transferentzia bidez egin, ondorengo kontu zenbakian: Kutxa ES67 2095 5176 80 9121408120, bertan parte hartzailearen izen-abizenak adieraziz. Edozein zalantza argitzeko, ondorengo posta elektronikora idatzi: kamelaitor@gmail.com.