Orio
Sara Zozayaren emanaldirako gonbitak eskuragai gaurtik aurreraA. E.
orio.
Asteazkena, 17 iraila 2025, 19:57
Datorren irailaren 26an, ostiralarekin, Sara Zozaya musikariaren emanaldia izango da kultur etxean, 21:00etatik aurrera. Doako saioa izango da, baina aurrez gonbita eskuratu beharko da turismo-bulegoan. Gaur bertan jarriko dira eskuragai emanaldirako sarrerak eta lagun bakoitzak, gehienez, 4 gonbita hartu ditzake.
Sara Zozaya artista donostiarrak akordeoia jotzen hasi zuen bere musika ibilbidea. 12 urterekin idatzi zituen bere lehen kantak, gitarraren eta teklatuaren laguntzaz, eta Nerabe taldeko abeslaria izan zen hainbat urtez. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen EPa, eta urteko demo onenen zerrendan, zazpigarren postuan kokatu zuen Mondo Sonoro aldizkari ezagunak.
Esan bezala, datorren ostirala, irailaren 26an emango du kontzertua, 21:00etatik aurrera, kultur etxean. Gonbitak gaur jarriko dira eskuragai 16:00etatik aurrera turismo-bulegoan, eta lagun bakoitzak, gehienez, lau eskuratu ahal izango ditu.