Orio
Orioko, Ostadarren aurka, gaur hirugarren lagunartekoanDatorren asteazkenean Astigarragan jokatuko dute Tolosaren aurka
Antxon Etxeberria
ORIO.
Asteartea, 26 abuztua 2025, 20:16
Oriokok aurre denboraldiko hirugarren partida jokatuko du gaur iluntzean Mendibeltz zelaian, Lasarte-Oriako Ostadarren aurka.
Denboraldi berria prestatzeko baliagarria izango zaio Igor San Miguel entrenatzaileari bere mutilak zelaian kokatu eta frogak egiteko.
Antiguokoren aurka jokatu zuten lehen lagunartekoa, ondoren Zarautzen, gaur berriz etxean Ostadarren aurka; datorren asteazkenean Astigarragan jokatuko dute eta prestaketak amaitzeko, Tolosa izango dute arerio.