Orio
Orio Arraunketa Elkartearentzat, igande historikoa, hiru banderekinBi lehenengo traineruek Orio Kanpiña Banderak eskuratu zituzten eta ARC2ko ontziak, Gorlizko bandera
Igande historikoa Orio Arraunketa Elkartearentzat, etxeko bi banderak lortuaz eta lidertzan jarriaz eta, aldi berean, ARC2 traineruak Gorlizko ikurriña. Badok 13 Orio beteranoek ere Gorliz-en irabazi zuten. Ondorioz, festa handia eguerdi partetik eta batik bat arraunlariei ongietorria ematerako orduan. Udaletxeko goiko balkoian denak sartzen ez (gehienez 42 pertsonentzat dago gomendatua segurtasunagatik), eta gizonezko lehen traineruko arraunlariek eta emakumeek goiko balkoitik astindu zituzten Orio Kanpiñeko Banderak eta ARC2ko kirolariek beheko balkoitik, plaza guztiz hori batean,bazkideek aurtengo kamiseta berrien estreinuan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión