Borrar
Orio Orialkiko emakumeek igande ederra pasa zuten, Getariako estropada eta bazkaria Sukian.

Orio

Ondarroan bai, baina Getariako ikurriña Zierbenara joan zen

Astelehena, 25 abuztua 2025, 20:16

Comenta

Denboraldiko laugarren bandera ihesi zitzaion Orio Orialkiko gizonezkoen traineruari igande eguerdian Getariako uretan. Zierbena izan zen garailea eta goruntz datorren trainerua da bizkaitarra, oriotarrak hirugarren sailkatu zirelarik. Bigarren Getariako ontzia sailkatu zen eta meritu handia getariarrek daramaten denboraldia ere.

Iker Zabalaren mutilek larunbatean Ondarroako estropada irabazi zuten, baina oraingo honetan ezin borobildu asteburua. Orainartean 12 bandera dituzte lortuak eta beste lau geratzen dira jokuan denboraldia amaitu arte, datorren biak Galiziako uretan, abuztuko azken asteburuan. Sailkapen orokorra ziurtaturik dute, 27 puntutako abantailarekin Zierbenarekiko.

Neskei dagokionez, Ligako azken bi estropadak eta gero, hirugarren amaitu dute sailkapen orokorrean, bi bandera irabazita. Orio Orialkiko emakumeak igande ederra pasa zuen; Getariako estropada eta gero, Sukia tabernan bildu ziren bazkaltzera, denboraldian zehar irabazitako banderak erakutsiz: Portugalete (ligatik kanpo) Orio eta Castro. Hemendik aurrera, irailaren 3ko Kontxako sailkapen estropada prestatzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ondarroan bai, baina Getariako ikurriña Zierbenara joan zen

Ondarroan bai, baina Getariako ikurriña Zierbenara joan zen