Orio
Ohorezko mailako Oriokok prestaketa lana jarraitzen duOstadar, Astigarrako Mundarro eta Tolosa izango ditu arerio datozen egunetan
Orioko Gipuzkoako ohorezko mailan talde berria izango da 2025-2026 denboraldian eta normalean aurreko urtean igoera lortzen duten taldeei sufritzea tokatzen zaie. Hori horrela ez izateko, Igor San Miguelek zuzenduko duen taldeak , joan den urteko jokalari gehienak mantenduz, zenbait fitxaketa egin ditu.
Oriokok asteazken arratsaldean aurre denboraldiko hirugarren lagunartekoa jokatu zuen Zarautzen, Hirugarren mailako taldearen aurka. Azken emaitza 3-0 zarauztarren aldekoa izan arren, taldeak aurpegia eman zuen eta entrenatzaileak bere frogak egiteko aukera izan zuen.
Aipatzekoa, lagunartekoa izan arren, dozenaka oriotar hurbidu izana Zarautzera taldeari animatzera, gehienak gazteak.
Denboraldia hasi aurretik, Ostadar, Astigarrako Mundarro eta Tolosa izango dituzte arerio.