Orio
Bi mendi proiekzio gaur arratsaldean, Kultur EtxeanTalai-Mendi elkarteak 'Zazpi, kontakizun bat tontorrez tontor' eta 'Eutsi Malen' dokumentalak eskainiko ditu
Antxon Etxeberria
orio.
Miércoles, 15 de octubre 2025
Talai-Mendi mendizale elkartearen eskutik bi dokumental ikusteko aukera izango da gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Kultur Etxean: Mikel Lizarralderen 'Zazpi, kontakizun bat tontorrez tontor' eta 'Eutsi Malen'.
Publicidad
Lehenengoan,esklerosi anizkoitza diagnostikatu ziotenetik egindako bidea kontatzen du Lizarraldek, Euskal Herriko lurralde bakoitzeko mendi garaienak lotzeko zeharkaldia oinarrian dela. Adierazi, Bilboko Mendifilm festibalean euskarazko film onenaren saria jaso zuela. «Ez nuen taburik hautsi, nire historia nahi nuen kontatu, ez gehiago, nahi nuen moduan eta nire estiloan. Zazpi proiektuarekin horixe bilatzen dut, nire historia kontatzea», aipatu du Mikel Lizarraldek.
Ondoren, 'Eutsi Malen' proiek-zioa eskainiko dute. Malen Osa mendi lasterkari oñatiarrari buruz izango da. Dokumentalak atletaren profila azaltzen du, eta bere lehen nazioarteko ekitaldi handira laguntzen du: 2022ko Golden Trail World Series Finalera.
Pandemiak mendian korrika egitera bultzatu zuen, eta denbora errekorrean, munduko atleta onenekin batera lehiatzea lortu du. Proiekzio bikoitzaren ostean, Unai Ugartemendiak solasaldia eskainiko du, Mikel Lizarralde eta Malen Osa mendi lasterkariekin batera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión