Ikastolako lau ikasle izan dira sarituak eskolarteko bertso papel sariketan
Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak urtero eskolarteko bertsolari txapelketa antolatu ohi dute. Juanjo Respaldiza da horren arduradun eta bi modalitate izan ohi ditu: ahozko eta idatzizkoa. Idatzizkoak kurtso bukaerako eskurtsio kutsua izan ohi du, LH6. mailako ikasleak herri batetara joan, gaia jaso eta hantxe idatzi behar izaten dituztelako bertsoak.
Aurten, Covid egoera dela eta jende pilaketak ekiditeko txapelketa moldatu egin behar izan dute eta onlinekoa izan da. Orioko Herri Ikastolatik bertso eskolako ikasleek aurkeztu dituzte lanak eta lauk saria jaso dute. 2011-2012an jaiotakoak: 1.- Saria: Malen Gurrutxaga Lete; 2009-2010ean jaiotakoak: 1.- Saria: Oier Iruretagoiena Iribar eta 2.-Eki Arregi Iribar; 2007-2008an jaiotakoak: 1.Saria: Manex Guenetxea Manterola.
Fruituak ematen ari da Orioko bertso eskola. Ikastolatik, zorionak sarituei eta zorionak Iñaki Gurrutxaga eta Aner Peritz irakasleei ere.