Borrar
Aniztasuna eta irisgarritasunaren inguruko sensibilizazio saioak izan dira.
Orio

Herriko eskoletan irisgarritasuna lantzeko saioak egin dituzte, harrera oso ona izan dutelarik

LH6 eta DBH2 mailetako gazteei zuzendutako saioak izan dira burutu direnak

Asteartea, 4 urria 2022, 00:02

Comenta

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin (GKEF) elkarlanean, Orio denontzat egitasmoa lantzen ari da Udala. Lehen fasea udaberrian egin zen, eta herriko eragileen eta herritarren ekarpenak jaso zituzten. Bigarren urratsa abian da orain, eta pasa den astean sentsibilizazio-saioak egin dituzte herriko gaztetxoekin, GKEFko arduradunen eskutik.

Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako LH6 eta DBH2 mailetako gazteei zuzendutako saioak izan dira. Ikasleen ohiko ordutegiaren baitan, Gorputz Hezkuntzako eskolak aprobetxatu dituzte bi orduko saioak egiteko. GKEFko arduradunek gidatu dituzte, alderdi teoriko eta praktikoak uztartuz.

Inguruan dituzten ala kalean ikusten dituzten egoera errealen bidez, bizikidetza eta aniztasunarekiko errespetua bezalako balioak landu dituzte gazteek. «Ikerketen arabera, besteekiko enpatia eta errespetua lantzeko adin egokienak 11-12 eta 13-14 urte dira; gazteek etapa sentikorrago bat igarotzen dute, eta horregatik bideratu ditugu saioak maila horietara», azaldu du Alicia Figueroa GKEFko zuzendari tekniko eta proiektuaren arduradunak.

Oztopoak gaindituz

Orio denontzat egitasmoaren helburua da Orio herri irisgarriagoa bihurtzea, eta zentzu horretan, gazteek asko dute esateko. «Haien inguruan ikusten dituzten oztopoak identifikatzea garrantzitsua da, eta horien berri eman behar dute. Denon artean herria hobetzen lagunduko dugu horrela», gaineratu dute GKEFko kideek. Eta gazteengandik jasotako ekarpenekin harrituta geratu direla azaldu dute: «Guk identifikatu gabe genituen hainbat punturen berri eman digute, oso pozik gaude».

Gainera, Gorputz Hezkuntza klaseetan erabiltzen jarraitzeko material ugari eskaini dizkiete irakasleek. Nabarmentzekoa da Orio izan dela aniztasunaren eta irisgarritasunaren inguruko sentsibilizazio-saioak adin tarte horietako haur guztiei eskaini dizkien lehen udalerria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko eskoletan irisgarritasuna lantzeko saioak egin dituzte, harrera oso ona izan dutelarik

Herriko eskoletan irisgarritasuna lantzeko saioak egin dituzte, harrera oso ona izan dutelarik