Orio
Ostiral honetan hasi eta abuztuan zehar 14 saio eskainiko ditu Gure Zirkuak OrionMendibeltz futbol-zelaiaren ondoko berdegunean prest dago karpa, oriotarrei eta bisitariei harrera egiteko
Gure Zirkuaren 8. denboraldiak Orion egin du geldialdia berriz, eta abuztu osoa pasatuko du gurean. OStiral honetan bertan, abuztuak 1, hasiko dituzte funtzioak, eta 14 saio egingo dituzte hilaren 23ra arte. Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean daude salgai.
Publicidad
Emanaldiak eguerdiko 12:00etan eta 19:00etan egingo dituzte, egunaren arabera. Eta hilaren 2an, 9an eta 10ean, larunbatak lehen biak eta igandea azkena, bina saio egingo dituzte, 12:00etan eta 19:00etan. Sarrerak 15 euroan eskuratu daitezke.
Gure Zirkua haur eta helduei zuzendutako proposamena da, betiko zirkuaren espiritua jasotzen duena, baina euskal publikoarentzat egokituta eta euskaraz. Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko berdegunean prest dago karpa, oriotarrei eta bisitariei harrera egiteko.
Gogoratu behar da, Gure Zirkuak Abadia Saria jaso zuela ekainean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, euskeraren normalizazioa sustatzeko ahaleginagatik nabarmendu diren pertsona edo elkarteen lana aitortzeko. Gure Zirkuaren kasuan, saria «euskeraren normalizazioaren, kulturaren deszentralizazioaren, familientzako entretenimenduaren eta bertako talentua sustatzearen aldeko lan berritzaile eta entretenigarriagatik».
Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Eibarren geldialdiak egin ondoren, uztailean Lekeition egon dira eta gaurtik aurrera , hilaren 23a arte, Orion izango ditugu, Mendibeltz ondoko belardian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión