Orio
Ostiral eta larunbatean, Goiko Kaleko festakBertan bizi diren gazte talde batek bultzatuta, Goiko Kaleko festak ospatuko dira ostiral eta larunbatean, herritar guztiei gonbita luzatzen dietelarik bertaratu eta egitarauko ekimenetan parte hartzera. Ekintza guztiak Pilliku plazan izango dira.
Publicidad
Ostiralean arratsaldeko 18:00etan emango diete hasera, erraldoi eta buruhandiak, bonbo-tronpetarekin, Herriko Plazatik Pillikura igoko direlarik; txupinazoa 18:30ean jaurtiko da eta ordu berean, aurpegi margoketa izango da umeentzat, Txurrumuskiren eskutik eta, Ikastolako ikasleen eskutik, pintxo potea. Gaurko eguna bukatzeko, 20:30etik aurrera, kontzertu akustikoa Herena taldearen eskutik.
Larunbatako egitaraua goizeko 11:00etan zabalduko da, herri kirol saioarekin musika eskolaren eraikinaren behealdean, Joseba Ostolazaren eskolako kirolarien eskutik. Ondoren, bizikleta lehia umeentzat; 12:30ean, xilografia tailerra; kamiseta zuria eraman behar du norberak, ondoren gustuko irudia xilografiatzeko. Jarraian, 14:00etan, Goiko Kaleko herri bazkaria, parkean. Txartelak, 15 eurotan, Saregilen eta Kutixi kafetegian daude salgai. Bazkaloste musikatua eta haurrentzat eskulanak izango dira jarraian eta, 18:00etan, txapel jaurtiketaren desafioa Pilliku plazan; 18:30tan, talo-jana Zaraguetako ikasleen eskutik eta bukatzeko, 21:00etan, kontzertua Hereje Fighters talde oriotarrarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión