Orio
Futbol klubaren bilerek aurrera jarraitzen dute, gaur jubenilen txanda izango daA. E.
orio.
Martes, 22 de julio 2025, 20:36
Aurrera jarraitzen dute Orioko Futbol taldearen 2025-2026 denboraldi berriari begira informazioa emateko guraso eta jokalariei bideratutako bilerak. Infantil mailako bilerekin hasi ondoren, atzo kadeteei zuzendutakoa izan zen, gaur jubenilena izango da eta bihar senior mailakoena, bilera guztiak arratsaldeko 19:00etan Mendibeltz futbol zelaiko bilera gelan.
Publicidad
Futbol kanpusa martxan
Era berean, Orioko Udako Futbol kanpusa martxan da 7 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat (2011-2017 urtean jaiotakoak), futbola aitzaki, giro osasuntsu, dibertigarri eta hezitzailean goza-tzeko ekimena. Futbolaz gozatu, lagun berriak egin eta ondo pasadu nahi duten neska-mutilei zuzendua. Adin eta maila ezberdinetara egokitutako entrenamenduak prestatu dira. Aste hau bigarrena da eta ondoren, uztailaren 28tik abuztuaren 1era hirugarren eta bukatzeko, abuztuak 4tik 8ra. Izenak eman eta zalantzak argitzeko 656742203 telefono zenbakira deitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión