Borrar
Proiektuak 24 etxebizitza berri, sotoan aparkalekuak eta 17x11 metroko frontoi estalia aurreikusten ditu Eusko Gudari kaleko 36-42 zenbaki artean.

Orio

Frontoiari agurra egingo zaio irailean lanak hasi aurretik

Etxebizitza berriak, garajeak, lokal komertzialak eta espazio berri bat eraikiko dira

Larunbata, 23 abuztua 2025, 21:03

Comenta

Orioko Udalak urte hasieran iragarri zuen bezala, Eusko Gudari kaleko 36-42 zenbakidun etxebizitzak eta frontoia eraitsiko dituzte urritik aurrera, etxebizitza berriak, garajeak, lokal komertzialak eta erabilera publikoko espazio berri bat eraikitzeko.

Udalarentzat, berri «positiboa» da. Izan ere, 2007ko arau subsidiarioetan ordenamenduz kanpo geratu ziren pilotalekua eta haren kontra eraikitako etxeak. Ordenamenduz kanpo dauden eremuetan gutxieneko mantentze-lanak baizik ezin dira egin eta, ondorioz, pilotalekuaren eta eraikinen egoerak okerrera egin zuen.

Egoerari konponbidea bilatzeko hainbat saiakera egin zituen Udalak, eta azkenik, etxejabeen aldeko jarrerari esker eta Eraikiru SL enpresaren bidez, eremu osoa hartuko duen proiektua garatu zuen iaz.

Proiektuaren arabera, Eraikiru SLk enpresak 24 etxebizitza berri eraikiko ditu eremu horretan. Sotoan aparkalekuak izango dituzte, eta gaur egungo etxebizitzen lerro berean eraikiko dira. Proiektuak, bestalde, 17 x 11 metroko frontoi estalia barne hartzen du.

Frontoiari agurra

Proiektu berria eraikitzeko lanak urrian hasiko dituzte, eta horretarako, etxebizitzak eta egungo frontoia eraitsiko dira.

Orioko Udalak merezi duen agurra eman nahi dio herriko frontoiari. Herriko pilotari gazte zein helduen bilakaeraren lekuko izan da, esku-pilota jolas, afizio zein ofizio izan duten herritarren topagunea. Kirolerako ez ezik, elkargune gisa ere erabili da urte luzez, eta oriotar guztien oroimenean egongo da aurrerantzean ere.

Prozesu honen baitan, Ospele pilota klubarekin harremanetan egon da Udala hasieratik, eta agur ekitaldia ere elkarrekin prestatuko dute. Irailean izango dela aurreikusi dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Frontoiari agurra egingo zaio irailean lanak hasi aurretik

Frontoiari agurra egingo zaio irailean lanak hasi aurretik