Orio
Feten Feten taldearen kontzertua, gaur hondartzanA. E.
ORIO.
Jueves, 17 de julio 2025, 20:32
Diego Galaz eta Jorge Arribas musikariek osatutako Feten Feten taldea Orion izango da gaur, ostirala, 20:00etatik aurrera hondartzako berdegunean. Feten Feten bikoak musika tradizionala eta dantzarako musika herrikoia ditu oinarri, gaur egungo ikuspegitik interpretatua. Emanaldia doakoa izango da, eta adin guztietako herritarrentzat aproposa.
Publicidad
2009an sortu zuten taldea, eta ordutik, irudimena baliatu dute bals, txotis, habanera eta orotariko doinuak musika garaikidearekin uztartzeko. Musika instrumentala egiten dute, erroetatik abiatu eta paisaia ezberdinak iradokitzen dituzten ñabardurekin. Azken urteetan nazioarteko hainbat bira egin dituzte, eta 2.000tik gora emanaldi eskaini dituzte, jaialdi entzutetsuetan zein herriko plazetan.
Jorge Drexler, Natalia Lafourcade, Rozalén, Fito, Guitarricadelafuente edo Julieta Venegas bezalako artista eta adiskideekin kolaboratu dute, eta jai giroko musika tradizionala egiten zuen talde gaztea izatetik, punta-puntako musikarien jomugan egotera igaro dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión