Borrar

Orio

Etxerako berokuntza-sistemei buruzko tailerra egingo da urriaren 2an

A. E.

orio.

Larunbata, 20 iraila 2025, 21:30

Comenta

OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak eta Orioko Udalak tailer bat antolatu dute urriaren 2an, etxebizitzetan ezarri daitezkeen beroketa-sistema ezberdinen inguruan informatzeko. Saioa doakoa izango da, Salatxo aretoan, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Etxerako berokuntza-sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera... Horretan laguntzeko, energia-sistemen inguruko tailerra antolatu dute OTCk eta Udalak urriaren 2an Salatxon, 18:30etik aurrera. Saioaren helburua da herritarrek gaiari buruzko ezagutza argi batzuek jasotzea, eta berogailu-sistemen inguruko oinarrizko irizpideak izatea.

Saioan parte hartzeko, ezinbestekoa da irailaren 30a baino lehen izena ematea, bide hauetako bat erabilita: Posta elektronikoa: energiabulegoa@gipuzkoa.eus ;telefonoa: 605.757687 (astelehenetik ostiralera, 9:00-18:00).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxerako berokuntza-sistemei buruzko tailerra egingo da urriaren 2an