Orio
Estreinaldi ona eman dio Ligari Oriokok, 3-1 garaipenarekin Mondragon taldearen aurkaA. E.
orio.
Asteartea, 16 iraila 2025, 20:26
Ongi hasi du denboraldia Oriokok, denboraldia eta kategoria berria garaipenarekin estreinatu dituelarik, Mondragon taldea 3-1 gaindituz. Lehen hiru puntuak dira, eta oso garrantzitsuak gainera, Liga ondo hasteak beti ere lasaitasun puntua ematen duelako.
Dena den, ez zuten ongi hasi neurketa; 4. minutuan Mondragon 0-1 aurreratu baitzen; dena den, Imanol Arrutik berehala berdinketaren gola sartu zuen. Unai Garatek egin zuen 2-1ekoa 61. minutuan eta partida amaieran Beñat Arrutik 3-1ekoa ezarri zuen.
Igor San Miguel da aurten Oriokoko entrenatzailea Joseba Agirreren ordez. Zelairatu zuen hamaikakoa ondorengoa izan zen: Iker Zabaleta, Unai Labaka, Imanol Arruti (61. minutuan, Jokin Camino); Harri Bruño, Xanti Garmendia (75. minutuan, Mohamed Chaili), Alex Emparanza (61. minutuan Manex Dorronsoro), Liber Perez, Oier Astigarraga, Unax Arocena (73. minutuan Beñat Arruti), Iker Peral eta Mikel Azpiroz (89. minutuan Markel Otaegui).