Orio
Eragin Eguneko bazkaritarako txartela eskuratzeko aukeraBihar izango da azken eguna ekainak 21ean Ikastolako pergolan ospatuko den bazkaritarako izena emateko
Antxon Etxeberria
ORIO.
Miércoles, 11 de junio 2025, 07:40
Eragin Eguna ekainaren 21ean ospatuko da, aurten IV. urtea eta honetan ere egitarau zabalarekin. Besteak beste, Ikastolako pergolan bazkaria izango da eta izena emateko azken eguna biharkoa izango da, Arkaitz, Sukian eta Kutixin eman daitekeelarik izena.
Publicidad
Denboraldi bikaina izan da aurtengoa ere Orioko eskubaloi klubarentzat eta denboraldiari bukaera emateko modua izango da ekainaren 21ean, jokalari, entrenatzaile, laguntzaile eta jokalarien familiak bildu eta elkarrekin denboraldi amaiera ospatzeko eguna.
Guraso eta jokalarien arteko lagunarteko partidekin hasiko dute eguna. Guztira zortzi norgehiagoka jokatuko dituzte Karela kiroldegian, 09:15ean hasi eta 13:15era arte, klubeko talde desberdinak beraien gurasoen aurka. Partidak ondoren, 13:45etan trikipoteoa egingo dute herrian zehar, eta, ondoren, 15:00etan bazkaltzera eseriko dira Ikastolako pergolan, Euskal Parrillaren eskutik. Helduen menuak 22 euro balio du, eta DH4ra arteko gazteenak, aldiz, 15. Bazkal ostean, Bide Batez taldearen erromeria eguna borobiltzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión