Borrar
Datorren igandean ere kolore horia izango da nagusi Donostiako badia eta portu ingurua.

Orio

Emakumeek zaila dute, baina gizonezkoek ahal dute

Antxon Etxeberria

ORIO.

Astelehena, 8 iraila 2025, 20:54

Comenta

Orio Orialkiko emakumeei zaila jarri zaie, baina, gizonezkoek aukera guztiak zabalik dituzte datorren igandean Kontxako bandera lortzeko. Patxi Frances-en emakumeak 10 segundu galdu zituzten denboraldian zehar nagusi izan den Arraun Lagunak-ekiko. Okerragoa izan zitekeen, izan ere ziabogan 17 segundotako desabantailarekin ziren, baina itzuleran estutu eta diferentziak murriztea lortu zuten. Papeleta konplikatua izango dute datorren igandean Arraun Lagunak, Tolosa eta Zumaiarekin batera ohorezko txandan izango dira.

Gizonezkoen kasuan, iganderako estropadaren ondoren, bandera irekita geratzen da. Zierbena eta Orio denbora berdinarekin aterako dira, eta Urdaibai ere kontutan edukitzeko ontzia izango da, 6 segundoetara, datorren igandeko ohorezko txanda Donostiarrarekin osatuko delarik, hauek 15 segunduetara.

Haserrea sortu zuen Orio Orialkiri ezarritako 3 segundutako zigorrak, eta batik bat nola adierazi izan zitzaien arraunlariei, irteera emateko momentuan. Hala ere sekulako estropada osatu zuten eta 18:56ko denborak dena esaten du, ondoren zigorrarekin, 18:59.36 bihurtua. Eta zer esan zaleei buruz, izugarria Donostian jarri zuten giroa, beste behin, kolore horia nagusi badia, moila eta Donostiako kaleetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeek zaila dute, baina gizonezkoek ahal dute

Emakumeek zaila dute, baina gizonezkoek ahal dute