Orioko parrilleroak eta udaleko ordezkariak atzo eguerdian Herriko Plazan egindako aurkezpenean. ETXEBERRIA
Orio

Bisiguaren Festa bueltan da bi urteko etenaldiaren ondoren

Herriko zazpi parrillero arduratuko dira bisiguak parrillan 'Orio estilora' prestatzeaz uztailaren 15etik 17ra

Martes, 28 de junio 2022, 00:14

Bi urte Bisiguaren Festarik gabe, aurten berriz errekuperatzen da eta uztailaren 15etik 17ra ospatuko da Bisiguaren 13. Festa. Aurkezpena atzo eguerdian egin zuten Herriko Plazan, eta bertan izan ziren Anuska Esnal Orioko alkatea, Turismoko batzordeburua Bakartxo Oliden eta Lourdes Salsamendi, Ana Priede eta Jose Angel Iparragirre batzordekideak.

Publicidad

Hauez gain, herriko zazpi parrilleroak ere bertaratu ziren, izan ere, horixe da aurtengo helburuetako bat, herriko parrillero guztiak hobeto ezagutaraztea: Katxina jatetxeko Joxe Miel Zendoia, Xixario jatetxeko Luis Mari Uranga eta Joxe Mari erretegiko Mikel Manterolaz gain, Joseba Etxezarreta (Sarasua Erretegia), Aratz Arregi (Orioko Barra jatetxea), Iñaki Azkue (baita ere oriotarra, Donostiako El Vasquito jatetxeko parrilleroa) eta Jose Ignacio Atorrasagasti (Euskal Parrilla) gerturatu ziren eta zuzenean parrillan bisigua nola erretzen duten erakustaldia egin zuten, 'Orio estilora' nola prestatzen den azpimarratuz.

Aurtengo ekitaldiak, gainera, izango du berezitasun garrantzitsu bat: Herriko Plaza oinezkoentzako eraldatu zutenetik lehen edizioa izango da. 2019an bezalaxe, aurten ere hiru egunetara mugatuko da egitaraua, eta lau otordu emango dira guztira: ostiraleko afaria, larunbateko bazkaria eta afaria, eta igandeko bazkaria, menuko plater nagusia bisigua parrilan erreta izango delarik. Otordu bakoitzean 200 pertsona inguru izango dira.

Otordutarako txartelak

Txartelak datorren asteartean, uztailaren 5ean, jarriko dira salgai turismo-bulegoan eta 60 euroko prezioa izango dute. Lehen egunean, oriotarrek soilik erosi ahal izango dituzte. Hilaren 6tik aurrera, ordea, kanpotarrei ere emango zaie erosteko aukera. Pertsona bakoitzak, gehienez, mahai bat erreserbatu ahal izango du, hau da, hamar lagunentzako lekua (estuago jarrita, hamaika pertsona ere sar daitezke mahai bakoitzean). Aurten, dena den, aldaketa garrantzitsu bat izango da: sarrerak erosteko unean bertan ordaindu beharko dira, txartelarekin edo eskudirutan. Telefono bidez erreserba egiteko aukera izango da (turismo-bulegoa: 943 835 565), baina ordaindu izanaren ziurtagiria erakutsi beharko da erreserba egin eta 24 orduko epean, erreserba konfirmatzeko.

Bisiguaren Festaren inaugurazioan, omenaldia egiten zaio urtero herritarren bati, eta aurten Jesus Mari Perona omentzea erabaki du Udalak. Oriorentzat horren garrantzitsua den itsas ondarea suspertzeko eta gordetzeko egindako lanagatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad