Borrar
Herriko eragileekin elkarrizketak eta lansaioak egin ditu azken hilabeteetan Eihera elkarteak.

Orio

'Ur bazterretik' izeneko Hezkidetza Diagnostikoa herritarrei aurkezteko ekitaldia

Aurkezpena gaur arratsaldean egingo da, 19:00etan Pilliku plazan, eta bertan herritarren iritziak jasotzeko aprobetxatuko da

Antxon Etxeberria

orio.

Osteguna, 18 iraila 2025, 20:07

Comenta

Udalak herriko hezkuntza-komunitate osoaren lanketa egiteko prozesua abiatu zuen iaz Eihera kooperatibarekin elkarlanean. Lanketaren helburua da herriko hezkuntza-komunitatearen mapa bat sortzea eta esparru formalean eta ez formalean dauden eragileen beharrak, hu-tsuneak eta erronkak identifika-tzea, hezkidetzaren ikuspegitik.

Lehen urratsa herriko diagnostikoa osatzea izan da, eta horretarako, herriko eragileekin elkarrizketak eta lansaioak egin ditu Eihera elkarteak azken hiletan. Prozesu horren baitan, lansaio parte-hartzailea egin zen martxo bukaeran, ordura arte bildutako informazioa eragileekin parteka-tzeko eta haien ekarpenak jaso-tzeko. Eta saio horren ondotik osatu da Orioko Hezkidetza Diagnostikoa: Ur bazterretik.

Aurkezpen ekitaldia

120 bat orriko dokumentuaren nondik norakoak azaldu nahi dizkie orain Udalak herritarrei, eta horretarako, aurkezpen ekitaldi bat egingo du gaur arratsaldean, 19:00etan, Pilliku plazan, eta Eihera kooperatibako kideek gidatuko dute saioa.

Konfiantza giroan

Konfiantza giroan egingo da ekitaldia, eta helburua izango da diagnostikoa egiteko arrazoiak azaltzea, prozesua nola gauzatu den kontatzea, eta bertan jasotako gako edo emaitza nagusiak plazaratzea. Gainera, topaketa aprobetxatu nahi da herritarren iritziak jasotzeko eta, elkarrekin, diagnostikoan biltzen diren gaien inguruan hausnartzeko.

Hain zuzen, Udalak fokua jarri nahi du herritar guztiok egiten dugun baloreen transmisioan. Kontziente izan ala ez, egiten dugunak eragin zuzena du gure inguruan, eta Orioko Hezkidetza Diagnostikoaren asmoetako bat ere bada ardura horren garran-tzia bistaratzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ur bazterretik' izeneko Hezkidetza Diagnostikoa herritarrei aurkezteko ekitaldia

'Ur bazterretik' izeneko Hezkidetza Diagnostikoa herritarrei aurkezteko ekitaldia