Orio
Bazkalostean Korrika Txikia eta gauerdian Korrikak 12 kilometro egingo ditu OrionAstearte gauean igaroko da Korrika herritik, 23:57an iritsiko da Aginagako Mapilera
El Diario Vasco
Orio
Lunes, 18 de marzo 2024
Joan den ostegunean abiatu zen 23. Korrika Irundik, eta martxoaren 19ko gauean, helduko da Oriora. Gauerdiarekin batera iritsiko da euskararen aldeko martxa handia Aginagako Mapil baserrira, eta Orio aldera egingo du handik, Intxaurreta eta Saikolatik barrena.
Hauek dira Korrikak herrian egingo dituen 12 kilometroak eta lekukoa eramango dutenek: 1.374. km (Mapil baserria): Mihiluze (Orio produkzioak); 1.375. km (Intxaurreta. Noraia nautika): Talai Mendi mendi-elkartea + Herrio natur taldea; 1.376. km (Saikola): Danobat + Eragin eskubaloi-taldea; 1.377. km (Botaleku): Ikastolako gurasoak; 1.378. km (Mariaerrota zahar): Zaragueta eskola; 1.379. km (Anibarko Portua): EAJ + Toki Alai elkartea; 1.380. km (Herriko sarrera. Errusta): Ikastolako langileak; 1.381. km (Arrantzale kalea): Txurrumuski aisialdi-taldea + Harribil dantza-taldea; 1.382. km (Arin-Embil): EH Bildu + Presoen lagunak; 1.383. km (Xuaiko harrobia): Etxeluze gaztetxea + Saregile emakumeen* etxea; 1.384 km (Xuaiko errebuelta): Aiako Udala eta, 1.385. km (Xuai gaina): Badok 13 + Zarauzko Ernai.
Astearte eguerdian hasita, gainera, herria festa-giroan murgilduko da. Hau izango da programa: bazkalostean, 15:00etan: Korrika Txikia herrian barrena, hondartzatik hasita. Ondoren, 19:00etan, bertso-poteoa hikaz, herrian barrena, Eneritz Artetxe eta Iñaki Gurrutxagarekin. Jarraian, 20:30etan,Barrikotea Herriko Plazan: pintxoak eta edaria, borondatearen truke.
Eta Korrika Kulturalarekin bukatzeko, martxoaren 21ean, ostegunarekin, Bizkarsoro (Josu Martinez, 2023) dokumentalaren emanaldi bikoitza izango da: goizean bi ikastetxeetako DBH3ko ikasleentzako emanaldia egingo da kultur etxean, 11:15ean hasita, eta iluntzeko 19:00etan, aldiz, proiekzio irekia, Salatxo aretoan.
Aiako Udalak Korrikaren kilometro bat erosi duela jakinarazten du, Zudugarai inguruan egingo duena. Hau dela eta herritar guztiak animatzen zaituztete parte hartzera eta ahalik eta egokitasun handiena emate aldera autobusa antolatuko da joan-etorria egiteko.
Autobusa 23:30ean abiatuko da Etxetxotik eta Zudugarain utziko ditu euskaltzaleak, ondoren bueltatzeko aukera egongo delarik. Apuntatzeko deitu udaletxera, ohiko ordutegian, 14:00ak baino lehenago.
- Temas
- Korrika
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.