Orio
Astelehenean zabalduko da Danbolin musika eta dantza eskolak matrikulazio-epeaIkasturte berria irailaren 11n hasiko da, asteazkenarekin
A. E.
ORIO.
Osteguna, 28 abuztua 2025, 20:38
Danbolin Musika eta Dantza Eskolak datorren astelehenean zabalduko du hirugarren matrikulazio-epea 2025-2026 ikasturtean matrikulatzeko hirugarren deialdia datorren astelehen honetan zabalduko du Danbolin Musika eta Dantza Eskolak. Irailaren 1etik 9ra izango da, eta egungo ikasleak zein berriak matrikulatu ahal izango dira. Beti ere, leku libreak baldin badaude eta matrikulazio ordena jarraituz.
Ikasturte berria irailaren 11n hasiko da, asteazkenarekin, eta hau da eskaintza:1. maila (4, 5, 6 eta 7 urtekoak): Musika eta mugimendua; Instrumentuak (7 urtekoak): txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
Bestalde, 2. eta 3. maila (8 urtetik aurrera): Musika-mintzaira (2. maila) eta instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
Euskal dantza ikastaroa egiteko aukera ere eskaintzen da.
Matrikulazioa
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko ( ordutegiak, prezioak, egutegia ...) hurbildu Danbolin Musika eta Dantza Eskolara (Iturbide kalea, 18.), deitu 943 83 37 27 telefono zenbakira edo idatzi danbolin@orio.eus helbidera.