Orio
Asteburuan jokatuko dira Orio Kanpina banderakLarunbatean, ETE Liga eta KAE2ko estropadak errioan eta igandean Eusko Label ea Euskotren Ligako estropadak, itsasoan
Datorren igande honetan, uztailak 20, Orion jokatuko dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako 6. jardunaldiak, Orio Kanpina 13. banderak, itsaso zabalean. Eta aurreko egunean, larunbatean, KAE2 mailako proba puntuagarria jokatuko da, hau errioan, Orio Kanpina 7. bandera. Kirol-probak aurkezteko agerraldia egin zuten atzo eguerdian Anuska Esnal Orioko alkateak, Olatz Santamaria eta Lourdes Salsamendi Udaleko zinegotziek eta Andoni Campos eta Itziar Olasagasti Orio Arraun elkarteko ordezkariek.
Publicidad
Igandekoari buruz, estropada-eremua iazko bera izango da: Orioko kanpoko espigoiaren aurretik abiatu eta Mollarri aldera. Euskotren Ligako emakumezkoen proba 11:20 aldera abiatuko da, eta zortzi traineruk hartuko dute parte, tartean Orio Orialki. Orainarteko lau estropadetan bigarren egin dute; ea zaletuen aurrean, lehen bandera lortzen duten, merezi dute eta. Itziar Olasagastik herritarrak animatu zituen «Herriko Plazan jarriko den aisialdi-gunera edo itsasora hurbiltzera eta probez gozatzera».
Haien ostean, 12:20 aldera, jokatuko da Eusko Label Ligako gizonezkoen proba, Orio Kanpina 13. bandera. Hiru itsas-milia edo 5.556 metroko distantzia egin beharko dute, lau luzetan banatuta eta hiru ziabogarekin. Hiru txandetan ariko dira hamabi traineruak eta Orio hirugarren txandan abiatuko da, denboraldiko laugarren banderaren bila.
Urtero bezala, aisialdi-gunea Herriko Plazan jarriko dute. Eusko Labeleko produktuak jateko eta edateko aukera izango da bertan eta, horrez gain, pantaila erraldoia jarriko da, estropada bertan ikusi ahal izateko. Kanpoko espigoian, bestalde, harmailak jarriko dira, eta gonbidapena beharrezkoa da hara sartzeko.
Bihar, larunbatean, berriz, KAE2 mailako Orio Kanpina 7, bandera izango da jokoan, erlojupean, eta aurretik Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuko duen ETE Ligako estropada, 11:15ean hasita.
Andoni Camposek nabarmendu zuenez, «asteburuko hiru probetan Orioko taldeak bandera lortzeko lehian izatea espero dugu».
Publicidad
Kamiseten banaketa
Estropaden aurretik, bihar, larunbata, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Orio Arraunketa Elkarteko kideek kamisetak jasotzeko aukera izango dute Endaia plazan jarriko den postuan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión