Orio
'Arrantza eta gastronomia' hitzaldi-zikloaren bigarren saioaGaur arratsaldean Carmen arraindegiko Olga Mujikarekin
Antxon Etxeberria
ORIO.
Asteazkena, 17 iraila 2025, 19:57
Joan zen ostegunean egin zen Arrantza eta Gastronomia hitzaldi-zikloaren lehen saioa, eta gaur, irailak 18, egingo da bigarrena. Hitzaldi horien helburua da herriko itsas ondarean sakontzea, eta herritarrek arraina nola kontsumitu ikastea. Horregatik, aste honetako ikastaroak 'Nola erosi arraindegian?' galdera izango du abiapuntu.
Carmen Arraindegiko Olga Mujika izango da hizlaria, eta arraina erosterakoan kontuan izan beharreko alderdiak azalduko dizkie parte-hartzaileei: arraina zein egunetan erosi, zertan fijatu, nola eskatu etxean errazago prestatzeko...
Saioa doakoa izango da eta ez da aldez aurretik izena eman behar; arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Salatxo aretoan, eta adin guztietako herritarrei zuzenduta dago.
Hirugarren eta azken saioa irailaren 25ean izango da, ostegunarekin, baita ere. Ekaitz Apraiz Kofradia Itsas-Etxea-ko kudeatzaileak gidatuko du saioa, eta Aldapa elkartean izango da. Apraizek arraina prestatzeko teknika berritzaileak azalduko ditu, eta saioan parte hartzeko, aurretik izena ematea, turismo-bulegoan.