Orio
Arima Soul taldearen doinuak hondartzanAsteartea, 26 abuztua 2025, 20:16
Arima Soul talde zarauztarrak jende asko inguratu zuen larunbat arratsaldean hondartzako belardira bere zuzeneko kontzertua entzutera. Arima Soul taldeak bere disko berriko abestiak aurkeztuko zituen zuzenean, 'Gaua' izenekoa. Soul, funk eta antzeko doinuak izan ziren entzungai udarako programaren barne udalak antolatutako emanaldian. Lidia Insaustik (ahotsa) eta Mikel Makalak (baxua) gidatutako proiektua izanik, haiekin batera zuzenean Antxon Sarasua teklatuetan, Martin Asarian gitarran eta Celes Albizu baterian aritu ziren. Kontzertua amaitu ondoren, gaueko 21:30etatik aurrera, DJ Makala arduratu zen Orioko hondartzara hurbiltzen zen jende guztia dantzan jartzeaz.