Borrar

Mankomunitatearen zerbitzuak bere onera itzultzen hasiak dira

AINARA MARTÍN

ZESTOA.

Asteartea, 19 maiatza 2020, 00:11

Comenta

Alarma egoera dela eta bertan behera gelditu ziren Urola Erdiko Mankomunitatearen zerbitzu batzuk eta egoeraren faseak aldatzen doazen heinean, bere onera itzultzen ari dira. Aurrez aurreko arreta zerbitzua berriro martxan da Azoka Plazan astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etatik eguerdiko 14:00etara. Dena den, telematikoki ere kontaktatu daiteke, telefonoz (943 857 319) edo posta elektronikoz (ueue@urolaerdia.eus).

Garbigunea ere irekita dago ohiko ordutegian, goizez (9:00-13:00) eta arratsaldez (17:00-19:00). Erabilitako arropa bilketa ere berriz hasia da, beraz, dagokion edukiontzian utzi daiteke arropa polsetan sartuta. Poltsa konpostagarriak ere ohiko moduan banatzen dira lehengo dendetan: Unide Janari-denda (Gurutze kalea 3), Errasti Elorza Coviran denda (Gesalaga kalea 6-8), Miantxa janari-denda (Gesalaga 5) eta Ainara ileapaindegia (Narkis Balen-tziaga 2, Arroa Behea).

Mankomunitateak herritarrei dei egiten die osasun arloko aholkuak zorrotz betetzeko eta hondakinak gaika uzterakoan babes neurriak hartzeko latexezko eskularruak erabiliz edo ondoren eskuak behar bezala garbituz. Mankomunitateak adierazi duenez, «inoiz baino garbiago daude Mankomunitateko udalerrietako kaleak, eta guztion ardura da horrela eustea: hondakinak behar diren tokian utzi eta kaleei garbi eutsi».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mankomunitatearen zerbitzuak bere onera itzultzen hasiak dira