Costa Urola
Lurraldebusek zerbitzu bereziak jarriko ditu Aizarnazabalgo jaietarakoZumaiatik eta Zestoatik autobus zerbitzuak izango dira larunbatean
Aizarnazabalgo Udalaren eskaerari erantzunez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu larunbat honetan, irailaren 27an, herriko jaiez gozatu nahi dutenek modu jasangarri, eroso eta seguruan gozatu ahal izan dezaten.
Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, egun horretan zerbitzu bereziak izango dira, bai Zumaiako norabidean, bai Zestoako norabidean. Lehenengo kasuan, Zumaiatik (Patxita Etxezarreta geltokia) irteera 22:00etan izango da, eta itzulerako autobusa, berriz, 03:30ean (Arantzazu Etxetaldea eta Aizarnazabal Hirialdea Gunea arteko bidegurutzea). Zestoako irteera (GI-631), aldiz, 22:30ean izango da eta itzultzeko autobusa 03:00etan.
«Gipuzkoarrek jaiez modu eroso, jasangarri eta, batez ere, seguruan gozatu ahal izatea nahi dugu. Hori dela eta, beste herri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu martxan, hala nahi duten pertsona guztiek, autoa izan ala ez, Aizarnazabalera hurbiltzeko aukera izan dezaten. Garraio publikoa aisialdian indartzea eta herritarrentzat eskuragarri egitea ezinbestekoa da joan-etorrietarako ohitura iraunkorrak ezartzeko», adierazi du Azahara Domínguez diputatuak, eta azpimarratu du: «udalerri txikiek kalitatezko garraio publikoko zerbitzua izatea, desberdintasunak murriztea eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen du».
Dominguezek gogorarazi du ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefono zenbakian kontsultatu ahal izango direla. Bestalde, Mari Karmen Arregi, Aizarnazabalgo alkateak honako hau adierazi du: «Azahara Domínguez diputatuari eta bere taldeari eskerrak eman nahi dizkizuegu egiten dezuten lana eta dedikazioagatik, zerbi-tzu honekin komunitate osoaren ongizatea bermatzen delako.Mila esker bihotzez».