Getaria
Zero Zabor Uretan kanpainak Mater ontzia Getariara ekarri duBio eta Zabor erraldoiak kalez kale ibili ziren haurrekin jolasean eta igandean joango dira
Herriko portuan dira jada 'Hondakinik onena, sortzen ez dena' lelopean, Mater ontzia eta Zero Zabor Uretan kanapainako kideak, Bio eta Zabor erraldiekin batera.
Ostegunean etorri eta ekintza ugari egiten ari dira egun hauetan. Honakoa eskaintzen du egitarauak; larunbatean, 11:00etatik 14:00etara: Bisitak Ontzi Museora. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara: Itsas Zaindari Gunea. 17:30etik 19:00etara: Sormen Birtziklatze Tailerra
Igandean Hondarribirantz abiatuko dira nabigazioan. Bertan parte hartu nahi duenak horretarako aukera dauka, 50€-ren truke. Ekintzetarako erreserbak egiteko bi bide daude: 619814225 telefono zenbakia eta info@mater.eus helbidea.
Bestalde gogoratu larunbat honetan Getaiko Gazte Asanbladaren eskutik Gaztetape hondartzan bilduko direla petankara, 123 kalabara, zelai errea jokora eta boleibolera aritzeko, arratsaldeko 19:30etik aurrera.