Eva Fernandez, Kote Bernal, Ane Loidi eta Haritz Alberdi. AMAXKAR

Getaria

Zahartzaro aktiboa sustatzeko ikastaroak Cebanc-en eskutik

55 urtetik gorako herritarrei zuzenduta daude, doakoak dira eta oinarrizko ezagutzak bereganatzeko balio dute

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 3 de marzo 2023, 21:30

Haritz Alberdi, Getariako alkateak, Ane Loidi, Gizarte Ongizateko zinegotziak, eta Kote Bernal eta Eva Fernandezek, hurrenez hurren, eta Cebanc-eko zuzendari eta formakuntza aholkulariek, bi tailer aurkeztu dituzte jubilatuen elkartean aste honetan, 'Dietak eta sukaldaritza osasuntsua' eta 'Telefono mugikorra, erabilera optimizatzeko jarraibideak'. Lehenengoa otsailaren 21ean hasi zen eta martxoaren 16an bukatuko da; 20 orduko tailerra da, bederatzi saiotan egitekoa, astero ordu eta erdiko bi eskolekin. Hamabost lagunek eman dute izena eta besteak beste, elikadura hobetzeko eta kontsumo ohitura osasuntsuak sustatzeko gakoak emango dituzte.

Publicidad

Bigarrengoa, 'Telefono mugikorra, erabilera optimizatzeko jarraibideak', apirilaren 24tik maiatzaren 22ra egingo da, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Aurrekoa bezala, bederatzi saiotan eta 20 ordutan egingo da; eskolak Itxas Etxea Jubilatu eta Pentsionista Elkartean emango dira astelehenen eta asteazkenetan, 17:30etik 19:00etara. Ikastaroan parte hartzen duten pertsonek telefono mugikorraren erabilera optimizatzeko jarraibideak jasoko dituzte. Ikastaroa Getariako 55 urtez gorako herritarrei zuzenduta dago eta bertan parte hartzeko interesa daukaten herritarrek Getariako Udaleko Kultura sailean eman behar dute izena. Ikastaroa, aurrekoa bezala, doakoa da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatu da.

Kote Bernalek, Cebanc-eko zuzendari komertzialak, zahartzaro aktiboa sustatzeko ikastaroen garrantzia nabarmendu du. «Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, zahartzaro aktibo batek ongizate fisikoa, soziala eta burukoa areagotzen du, eta baliagarria da bizi iraupena, produktibitatea eta bizitza kalitatea hobetzeko». Honela zahartzaro aktiboaren lau zutabeak garatzen dira, «jarduera fisikoa, ongizate mentala, parte-hartze soziala eta elikadura osasuntsua».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad