Getaria
«Uda lasaia izaten da kiroldegian baina irailerako prestatzen gaude dena»Sahatsaga kiroldegiko arduradunek, Lore Murua eta Miren Garrastazuk, balantzea egin digute
Joan den urteko irailean hasi ziren Sahatsaga kiroldegiaren zuzendaritzaz arduratzen. Lore Muruak eta Miren Garrastazuk orain arteko balantzea egiten digute.
Panak utzi zuenerako, biak prest zeuden lanerako «Urteak egon ginen Panarekin lanean eta guk ardura hartu genuenerako, eskaintza suspertu nahi genuen. Gure esperientziatik ateratako berrikuntzak sartu eta horretarako lana gogor egin genuen. Hasiera gogorra izan zen, aldapa gora baino aurrekoak mantendu eta ikastaro berriak sartuz ekin genion erronkari. Irailean udalaren eskutik makinaria berria ekarri eta gim gunea gustiz berrituta geratu zen, inbertsio garrantzitsua eginaz. Crossfit gela eta bizikletak ere, nahiko berriak dira eta alde horretatik instalakuntza onak ditugu».
Hilabete batzuk igarota, atzera begiratzeko unea dela pentsatu dugu. «Oso gustura gaude egindakoarekin, Bilakaera oso positiboa izan da. Bazkide berriak animatu dira, bai gim gunean eta baita ikastaro ezberdinetan. Pilateseko klaseak beteta dauzkagu, spinning, hirugarren adina, hipopresiboak ere hurrengo ikastarorako goiz eta arratsaldez jartzea eskatzen digu jendeak, spinning ere bai, eskaladako ikastaroak arrakasta izan dute eta itxarote zerrenda ere badugu, yogako eskaintza ere zabaltzeko asmoa daukagu eta denetan ari gara osatzen ikastaro gehiago. Prozesuaren balantzea oso baikorra egiten dugu».
Udan erabat murgilduta, garai honetan nolakoa den Sahatsagako zeregina azaltzen digu bikoteak. «Uda Sahatsaga kiroldegian nahiko lasaia izaten da. Guk ikastaroak urrian hasi eta ekaina bitartean antolatzen ditugu, kiroldegi gehienetan bezala bederatzi hilabeteko eskaintza prestatzen dugu eta orain lasaiago egoten gara. Dena den, bazkide kopurua mantendu egin da eta ezin ahaztu abuztuan kiroldegia itxi egiten dela. Baina une egokia da baita iraileko ikastaroak prestatzen hasteko, padeleko pista ere hor dago, egunero erreserbak egiten dituzte bai telefonoz eta baita aplikazioaren bitartez, astelehenetik igandera eta abuztuan ere bada aukera padelean ibiltzeko nahiz kiroldegia itxita egon». Bukatzeko animatzen digute, «etorri ezagutzera, eskaintza zabala bai dugu».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.