Arrantzarako kuotak ezartzen dabil Europar Batasuna. AMAXKAR
Getaria

Txitxarroaren kuota asko murriztu du Europar Batasunak 2023ra begira

Berdelaren kuota handitu izana albiste ona da Getariako arrantzaleentzat

JUAN MARI ZUBIAURRE

Viernes, 16 de diciembre 2022, 00:17

Europar Batasuneko Arrantza ministroek 2023rako arrantza kuoten inguruko adostasuna lortu berri dute eta Getariako arrantzaleentzat albiste onak eta txarrak ekarri ditu.

Publicidad

Berdelaren kuota %20 ... handitu diete Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleei iazko zenbatekoekin alderatuta eta legatzarena %10. Berdelaren kasuan 29.439 tona arrantzatu ahal izango dituzte datorren urtean eta legatzaren kasuan 9.953 tona.

Txitxarroaren kuotari, berriz, murrizketa handia ezarri diote. Txitxarroaren arrantza kuota %95 murriztu du Bruselak. Joan den urtean, 70.000 tona txitxarro arrantzatu ahal izan zituzten Kantauri itsasoan. Aurtengoan, ordea, 3.271 tona harrapatu ahalko dituzte, urte honetan arrantzatutakoaren %4 inguru.

Egun hauetan egindako bileran ez dira hegaluzearen eta antxoaren kuotak adostu. Horiek dira euskal arrantzaleen espezie nagusiak eta erabakiaren zain geratzen dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad