Borrar
Gauerdian Salbatore Jaien su-ziria piztu zuten udaletxeko balkoitik sare konpontzaileek, herriak beraiekin zurn zor historikoa kitatuz alkatearen esanetan. ARGAZKIAK AMAXKAR

Getaria

Sare konpontzaileek piztu zuten festa herriaren aurrean

Alkatearen esanetan «herriak zuen zor historikoa» kitatu zuen emakume talde honek

Asteazkena, 6 abuztua 2025, 21:30

Comenta

Salbatore Jasiei hasiera nagusia udaletxeko balkoitik eman zitzaion ohitura jarraituz eta aurten ikurrinaren goratzea eta txupinazoa herrian denbora luzean ahaztuta egon den talde baten esku egon zen, sare konpontzaileak.

Alkateak esan zuen 'zor historikoa' zuela Getariak emakume hauekin eta aurten kitatu dute zor hori. Egunean zear Getariako Banda izan zen protagonista. goizean dianarekin eta eguerdian Harritarten emandako kontzertu bikainarekin. Alkateak, Haritz Alberdik, Meza Nagusia bukatuta herriko plazan dantzatu zuen ohorezko aurreskua. Eta eguneko beste ekimen nagusia konpartsa izango zen gauean.

Salbatore bigarrena

Gaurko jaien egitaraua goizeko 09:30ean hasiko da Gazte Alaiak txistularien diana. Gero, 11:00tan, XI. Patata tortilla lehiaketa (14-18 urte). 12:00etan berriz, Eusko Label hegaluzea parrillan, sagardoa eta garagardoarekin dasta-tzeko aukera, Trikitilari eta enbilen pepitak panderojoleen konpainiarekin. 13:00tan Patata tortilla lehiaketako epaimahaia eta sari-banaketa. 13:00etan Txikiteo animatua, kalez kale. 17:00etan 'Gure Txeru' haur danborrada. Ibilbidea: Balenciaga-Herrerieta-Elkano-Artzape-Txeru aurrea-Plaza. 19:00etan, Getariako buruhaundiak eta pasaiko erraldoiak, plazatik abiatuta, kalez kale. 20:00etan, Elektrotxorongo elektrotxaranga, Katrapunatik abiatuta. Gaueko 22:00etan, GZR, Chuleria joder eta Leihotikan taldeen kontzertuak, frontoian. Jarraian, DJ Proyecto X getariarrak, txosnetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sare konpontzaileek piztu zuten festa herriaren aurrean

Sare konpontzaileek piztu zuten festa herriaren aurrean