Getaria
San Juan Festak igandetik asteartera luzatuko diraAurtengo egitarauan ohiko danborrada ez dute sartu antolatzaileek
Balentziaga kalean antolatzen diren San Juan festak igandean hasiko dituzte eta asteartean amaitutzat emango. Aurtengo egitarauan hutsune nabarmen bat azaltzen da, ohikoa zen danborrada ez da egingo.
Jaien egitaraua igandean hasiko da goizeko 10:45ean egingo den mezarekin Salbatore elizan, kaleko hildakoen alde.
Astelehenean, San Juan bezpera, 17:30ean txokolatada egingo da eta edalontzia etxetik eramatea gomendatzen da. 18:00etan buruhandiak aterako dira eta Balentziaga kalean barrena ibiliko. 19:00etan hirugihar pintxoak prest egongo dira eta bukatzean San Juan sua piztuko da. Gure Txeruko dantzariak suaren inguruan dantzan izango dira. Jarraian DJ Arno-ren saioa.
Azkenik, astelehenean, San Juan eguna, 12:00etan txistorra ogitartekoak banatuko dira. 17:30ean, marrazki murala umeentzat. 19:30ean bertsoak tabernaren inguruan, kantuan Felix Zubia, Danel Olano eta Amets Aizpurua. 20:30ean. afari herrikoia, sardinak eta postrea. Festak bukatzeko Lorentxo eta Atxurekin festa.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.