Getaria

Salbatore Abesbatzak urteko laburpena egin du

Sábado, 21 de diciembre 2024, 19:23

Egutegiko azken orriari buelta ematear gauden honetan, Salbatore Abesbatzak lerro hauek partekatu nahi ditu getariarrekin. «Aurten ere gure jarduna gogoz bete dugu. Herrian eta herriarentzat gure ahotsen bitartez hainbat ekimenetan hartu dugu parte, gustura. Urterokoak ditugun hitzorduei ez diegu hutsik egin, herriko eta auzoetako jai eta egun bereziak. Xixili Deuna eguna ospatuz, gure nahien betegarri izan zen kontzertua eskaini genuen, Lizartzako Hostatsa Abesbatzarekin batera. Pozik egin genien harrera, euren herrira ekainean guk egindako bisita bueltatu zigutenean. Goiz ederra izan zen, Josu Txapartegi organoan eta Iraia Aizpuru biolinarekin lagun izan genituen. Eskerrak eman nahi dizkiegu».

Publicidad

Baina eskertza urte honetan bidelagun izan dituzten guztiei ere eman nahi diete, Getariako Udala, Arrantzaleen Kofradia, eta Eliza. «Baita Viveros San Anton, Nardin Kontserbak eta Irizabal Arrainak ere».

Egun 40 lagun inguruk osatzen dute abesbatza, Jesus Aldalur dutelarik zuzendari. «Hauetako batzuk omendu ditugu urtean zehar: Bernardino Larrañaga, Birgilio Azpillaga, eta Koro Iribar. Abesbatzaren ibilbidean euren alea jarri duten lagunak. Eta horrela jarraitu nahi genuke. Karmele Martiarena hurbildu zaigu esaterako, biziki eskertzen diogu. Eta gogoratu ateak zabalik ditugula nahi duen edonorentzat, guztioi urte berri on!».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad