Borrar
Joxe Mari Mitxelena Euskal Pilota Federazioko presidentea aurkezpen egunean Txerukoekin. AMAXKAR

Getaria

Prest Emakumezkoen Salbatore Txapelketa

VIII. edizioa martxan dago eta igande honetan bigarren jardunaldia jokatuko da

Sábado, 21 de junio 2025, 20:58

VIII. Emakumezkoen Salbatore Txapelketa abian jarri du Gure Txeruk eta igandetan jokatuko dira aurrekanporaketa eta ligaxka faseak, abuztuaren 6ko finalean arituko diren bikoteak erabakitzeko.

Euskal Herriko txoko ugaritako 14 bikote hartuko dute parte lehiaketan. Bi fase ditu, aurrekanporaketa eta ligilla. Iazko bi bikote onenak, Nahia Sorondo/Arhane Rey eta Alize Sagardui/Janire Sotil, zuzenean ligillara pasako dira. Gauzak horrela, 12 bikote arituko dira aurrekanporaketetan, eta partida bana jokatuko dute. Hori galduz gero, kaleratuak izango dira.

Gero lau taldeko bi ligilla osatuko dituzte. Denek denen aurka jokatu ostean, talde bakoitzeko lehenengoak beste taldeko bigarrenaren aurka jokatuko ditu finalerdiak.

Dagoeneko lau kanporaketa jokatu dituzte eta igande honetan azken biak jokatuko dira, 18:30ean hasita. Imaz/Zabala eta Gastiain/Gastiain lehenengo partidan eta Legarreta/Galardi eta Iparragirre/Balerdi bigarrengoan. Orain arte sailkatu diren bikoteak hauek dira; Arratibel/Esnal, Arruti/Alberro, Zumeta/Rodriguez eta Gomes/Crespo. Gaurko bi bikoteekin sei izango dira sailkatuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Prest Emakumezkoen Salbatore Txapelketa

Prest Emakumezkoen Salbatore Txapelketa